Auzolanerako tailerrak - Egutegia
Auzo Plazaren hornidura- eta apaintze-lanetarako tailerrak abian
2017-10-25 | Joan den urriaren 24an hasi dira Auzo Plazaren hornidura- eta apaintze-lanetarako tailerrak. Lehenak “Mural apaingarriak egiteko proposamenak” biltzea izan du helburu.
Gainerako tailerrak astearteetan izango dira, hamabostean behin, iluntzeko 19:30ean, auzo-elkartearen egoitzan. Egutegia:
Urriaren 24an - “Mural apaingarriak egiteko proposamenak”
Azaroaren 7an - “Mural apaingarriak egiteko proposamenak”
Azaroaren 21ean - “Lorategien diseinua”
Abenduaren 5ean - “Lorategien diseinua”
Abenduaren 19an - “Auzo Plazako guneak eta ekipamenduak”
Urtarrilaren 2an (osteguna) - “Auzo Plazako guneak eta ekipamenduak”