Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Lizeagako berriak

Santomasa eguna.

Santomasa eguna.:: gibelalde.com

Santomasa eguna

Lizeaga auzoak datorren igandean ospatuko ditu Santomasak, abenduaren 17an

2017-12-13  |  Aurten ere beste behin, Lizeagako Auzo Elkarteak Santomasak ospatuko ditu, eta asmo horrekin, txistorra-postua jarriko du auzokide guztientzat.

Aurten postua jartzeko aukeratu den lekua da Lizarraga kaleko 5aren ataria, eta bertan egongo da 12:00etik aurrera. Eguraldi txarra egiten badu, berriz, Urumea ikastolaren aterpean jarriko da.

Gibelaldetik gogorarazi nahi dizuegu 2018an elkarteko kide izateko izena eman edo bazkidetza berritu ahal izateko postua ere egongo dela bertan.

Ospakizuna amaitzeko saski bat zozketatuko da Gibelalde osatzen dugun bazkide guztion artean.