Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Lizeagako berriak

Auzo Plaza.

Auzo Plaza.:: gibelalde.com

auzolana auzo plazan

Mural hau egiten laguntzeko prest?

2018-05-15  |  Lizeaga 3.0 egitasmoa Auzolanaren fasera iritsi da. Gibelaldek bi proposamen egin dizkio Udalari: plaza altzari soil eta erabilgarriz hornitzekoa eta lorategiak landare iraunkor zein sasoikoez eraberritzekoa.

Fase honen baitan muralak egiteko proiektua dago, plazara ematen duten fatxaden behealdeetan, hain zuzen; fatxada horiek Larramendi eta Lizarraga kaleetako eraikinei dagozkie, eta bizilagunek baimena emana dute muralak egiteko.

Datorren larunbatean, maiatzak 19, hasiko gara lehena egiten, goizeko 9:00etan.
Parte hartzeko izena eman behar da Gibelalderen egoitzan (Larramendi, 11 behea); ostegunean, hilak 17, bertan izango gara 19:00etatik aurrera.