Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Lizeagako berriak

Murala margotzen.

Murala margotzen.:: gibelalde.com

Auzo Plazako murala

Kolore ukitu bat
Lizeaga auzoari

2018-07-13  |  Azken bi hilabeteotan, Lizeagako auzotarrak 80 m2-ko murala egiten ari dira Eduardo Arreseigorren gidaritzapean. Margotze-lana Lizeaga 3.0 prozesuaren baitan Auzo Plaza izendatu den gune berrituan egiten ari da.

Behin hasitako murala bukatu ondoren, asmoa da egitasmoari jarraipena ematea plaza inguratzen duten gainerako fatxadetan.

Auzolanaren hurrengo helburua lorategia da. Udalak eskatu zaizkion altzariak jarri zain, loreak eta gainerako espezie apaingarriak landatzeari ekingo zaio, auzotarrek berek proposatutako diseinuaren arabera.