Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Lizeagako berriak

Auzo plaza.

Auzo plaza.:: gibelalde.com

Auzo Plaza

Lizeaga auzoko bizilagunei

2019-02-11  |  Azken aldi honetan zenbait iritzi eta zalantza iritsi zaizkigu Auzo Plazari buruz, alegia, “Lizeaga 3.0” prozesuaren lehen egitasmoaren egungo egoerari buruz, eta une honetan proiektua zein puntutan dagoen argitu nahi dugu.

Plazako lanak 2017ko urriaren 2an hasi eta 2018. urte hasiera aldera bukatu ziren lorategien zati baten berroneratzearekin batera. Handik aurrera bilera pare bat izan ziren Gibelalderen eta Udalaren artean, hain zuzen, lorategien berroneratze-lan horiek osa zitezen eskatu eta elkartearen aldetik ezadostasuna azaltzeko, esku-hartze batzuk zirela-eta.

Bilera haien harira, auzolanean egiteko asmoa daukagun lorategien diseinua jasoko zuen planoa egiteko eskatu zitzaigun, baita eskalan garatu behar izan genuen altzariena ere; azken horiek aukeratzeko, Udalak berak iradokitako hiru enpresaren katalogo digitalak izan genituen oinarri. Eskatutako guztia 2018ko apirilaren 24an helarazi zitzaion Udalari.

Handik gutxira, udal-teknikarien eskariz, aldaketa batzuk egin genituen lorategien diseinuan, eta uztailaren 11n aurkeztu genien proiektu egokitua.

Udalaren erantzunik ez genuela-eta, irailaren 18an eskaera bat erregistratu genuen bertan beste bilera bat eskatzeko; gai-zerrendan hainbat urtetatik hona erantzunik gabe utzitako zenbait zeuden, besteak beste, Auzo Plazaren egoera. Bilera urriaren 1ean egin zen.

Geroztik, gaur arte, ez daukagu beste berririk. Lorategien berroneratzea bideratzeko lanak besterik ez.

Gure aldetik, bi hilabetetan zehar, aurreikusitako hiru muraletako bat egin dugu, eta udaberriaren hasieran lorategien auzolanean hasteko asmoa dugu.

PD: Plaza bat txukuntzeko bi urte behar baditugu, zer beharko da auzo osoa eraldatzeko?, ikusiko al dugu?