HERRI GUNEA
Egutegia eta ordutegia:
Hondakin atal bakoitza egun batean atera behar da, 20:00etatik 23:00etara bitartean. Bilketa gauez hasten da, 23:00etatik aurrera.ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
OSTEGUNA
OSTIRALA
LARUNBATA
IGANDEA
Ontzi arinak
Papera eta kartoia
Organikoa
Ontzi arinak
Organikoa
Errefusa
Organikoa
Aste osoa: Pixoihalak eta konpresakEgutegi eta ordutegi honek aldaketak jasaten ditzake urteko hainbat garaitan (Txotx, festak…). Aldaketa hauek aurrez jakinarazten dira.
Desorduan edo egun horri ez dagokion atala ateraz gero, bilketa egiten dutenek ez dute hondakin hori jasotzen. Zintzilikatzekoan uzten dute, notatxo batekin batera. Atez ateko bulegoa harremanetan jartzen da inzidentzia argitzeko.
Larrialdi guneak:
Ordutegi edo egutegiarekin arazoak dituzten bizilagunek hondakin atal guztiak jasotzen dituen eremura sarrera izango dute. Eremuak itxiak izango dira eta txartel bidezko sarrera izango dute.Kokapenak:
- Elizatxo auzoan: kanposantuaren ondoan.- Ereñotzun: Bolatoki inguruan.
LANDA GUNEA
Salbuespenak salbuespen, landa eremuko bizilagunek organikoa etxean bertan kudeatuko dute eta gainontzeko hondakinak bilketa puntuetara eramaten dituzte.Eremuak itxiak dira eta txartel bidezko sarrera dute.
Kokapenak:
- Martindegi auzoan: Txandraenea baserriaren aurrekaldean.- Osinaga auzoan: lehen zubi esekiaren inguruan.
- Jauregi bailaran: Eskola zaharraren inguruan.
KOMERTZIOAK
Herri guneko egutegi eta ordutegi bera izango dute, 20:00tatik 23:00tara bitartean.ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
OSTEGUNA
OSTIRALA
LARUNBATA
IGANDEA
Ontzi arinak
*Errefusa
Papera eta kartoia
Organikoa
Ontzi arinak
Organikoa
*Kartoia
Errefusa
Organikoa
(*) Zerbitzu hauek komertzioentzan bereziak dira. Astelehen goizetan errefun bilketa berezia egiten da eta ostiral arrtsaldetan kartoiaren bilketa berezia.Komertzio bakoitzak eskatu duen edukiontziaren tamaiaren arabera ordaintzen ditu tasak.
GARBIGUNEA
Ibarluze poligonoan kokatua dago. Gai bereziak, kantitate handitan edo tamaina handikoak biltzen dira bertan.Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 10:00 h - 14:00 h eta 16:00 h - 19:00 h- Larunbatetan: 10:00 h - 15:00 h
- GPS koordenatuak: 43.257913,-1.963001
HONDAKINAK EGOKI SAILKATZEKO GIDA JAISTEKO
Zer eta non bota behar ditugu hondakinak?
TAMAINA HANDIKO HONDAKINEN GIDA JAISTEKO
Zer dira tamaina handiko hondakinak
eta nola kudeatu behar ditugu?
