Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Lizeagako berriak

Lizeaga auzoa.

Lizeaga auzoa.:: gibelalde.com

Egoera urbanistikoa

Lizeaga auzoaren urbanizazioa eraberritzeko jarduketa orokorra. 65 urteren ostean, noizko?

2024-02-29  |  Hernani

Lizeaga auzoaren egoera urbanistikoa negargarria da.
Auzoko lehen eraikinak 60ko hamarkadaren hasierakoak badira ere, ez da inoiz egin urbanizazioa eraberritzeko jarduketa orokorrik.
Urte luze hauetan adabakiak baino ez dira jarri.
Salbuespen bakarrez, udal arduradunek ez dute inoiz proposatu edo mamitu urbanizazioa eraberritzeko politikarik auzorako; 2000. urteetako lehen hamarkadan plano bat aurkeztu eta jarri zen ikusgai aste batzuetan Larramendi 11ko lokaletan, baina bertan behera gelditu zen asmoa 2008ko finantza-krisiaren ondorengo aurrekontu ezagatik.
Gure aitona-amonek gaur zapaltzen dituzten baldosak 60ko hamarkadaren hasierako haiek berak dira.
Prestatu dugun txostena irakurri nahi baduzu, bertatik jaitsi dezakezu.