LIZEAGA 3.0
Behin Ideia Tailerra burututa badugu proposamen orokor bat auzoa berroneratzeko
2017-01-05 | Joan den abenduaren 14an itxi zen Ideia Tailerra Urumea ikastolan burututako bigarren saioarekin.
Aurreko saioetan bezala, helburuak eta jarraitu beharreko dinamika azaldu ziren laburki. Partaideek taldeka egindako lanaren buruan, RB3ko arkitekto-taldeak eraikitako auzoaren maketara bildu ziren ondorioak.
Prozesu hau osatuko duen azken saiorako hitzordua adostuta dago: urtarrilaren 14an izango da, larunbatarekin, goizeko 10etatik 12etara. Diseinu Tailerrak gune jakin bat berroneratzea izango du helburu: Victor Hugo 4ko plazatxoak eta bertarako sarbideek osatzen dutena.
Espazioa kalitatez diseinatu ahal izateko aurre hausnarketa lan bat egitera gonbidatzen zaituztegu; horretarako, lekuaren argazkiak atera ditzakezue, diseinurako baliagarriak izan daitezkeen beste zenbait espaziorenak edota ideiak jaso…
Prozesuan parte hartu eta etxeko lanak eginda etorri nahi baduzu, Ideia Tailerraren txostena irakur dezakezu hemendik jaitsita.
Parte-Hartze Faserako egutegia
Urtarrilaren 14a - Diseinu Tailerra
Helburua: auzoaren espazio konkretu bat diseinatu eta gauzatzeko aukerak aztertzea (birziklatu, auzolana,etab.).
Tailerra urtarrilaren 14an izango da, goizeko 10etatik 12etara, Urumea ikastolan eta berroneratu nahi den gunean.

