Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Lizeagako berriak

Bizilagun taldea Auzo plazaren maketari begira.

Bizilagun taldea Auzo plazaren maketari begira.:: gibelalde.com

Lizeaga 3.0 Emaitzak

Urte beteren ondoren argitaratu dira Lizeaga 3.0 prozesuaren emaitzak

2017-04-13  |  Lizeaga 3.0 lan-tailerren prozesua 2015ean abiatu zen, eta jendaurrean dago jada emaitzen txostena.

RB3 arkitektura-enpresak txosten xehatua argitaratu du Lizeagako auzo-elkartearekin eta Hernaniko Udalarekin elkarlanean urtebetean zehar landu diren proposamenen emaitza guztiak jasota.

Prozesu interesgarri honen inguruko informazio xeheagoa nahi baduzu, txostena hemendik deskarga dezakezu.