Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Lizeagako berriak

Jai egitarauen azala.

Jai egitarauen azala.:: gibelalde.com

Lizeaga 2017 jaien egitaraua

Aurtengo jaiak irailaren 29an, 30an eta urriaren 1an izango dira

2017-09-22  |  Lizeaga

IRAILAREN 29A
18.00 Txupinazoa eta puzgarriak.
19.30 Aerorrumba eta marrazki-lehiaketarako materialaren banaketa (gaia: auzoa).
22.30 Tute-txapelketa Aitan-Etxe tabernan.

IRAILAREN 30A
10.30 Aurpegiak margotzeko tailerra eta jolasak.
11.30 Marrazkien bilketa lehiaketarako eta umeentzako hamaiketakoa.
12.30 Buruhandiak eta “Gautxori“ txaranga.
16.00 Mus-txapelketa Lizeaga tabernan.
17.30 Tortillak emateko ordu-muga lehiaketan parte hartzeko.
17.45 Toka- eta bote- txapelketak. Izena emateko ordu-muga: 18.15 h
19.00 Sagardo-dastaketa eta trikitixa.
21.00 Koadrillen afaria.
23.00 Musika DJen eskutik.

URRIAREN 1A
11.00 Omenaldia adinekoei Sandiusterrin.
12.00 “Gautxori“ txaranga.
14.30 Herri-bazkaria.
16.00 Barrakak umeentzat dohainik.
17.00 Musika “Nemux DJ”rekin.
20.30 Jaien bukaera.

Oharrak
Herri-bazkaria: txartelen salmenta (12 euro) Bodega Riojana, Aitan-Etxe, Pacheco, Lizarra eta Lizeaga tabernetan.
Sagardo-dastaketa: edalontzia 2 euro.
Koadrillen afaria: jatekoa norberak eraman behar du.